Hasiera » Ekintzak » ANTZERKIA
antzerkia

ANTZERKIA

Ekintza: Antzerkia: PRINTZE TXIKIA
Adina: 6 urtetik aurrera.
Gaia: Printze Txikia ipuinaren moldaketa

Karrika antzerki taldeak, 6-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzerki ezberdin bat prestatzen dute urtero. Hainbat gai ezberdin lantzen dituzte urterik urte. Eta aurten, Antoine Saint-Exuperyren Printze Txikia (1943)  ipuinaren moldaketa bat izango da aurkeztuko dizkigutena. Istorioa, hegazkin pilotuak kontatuko digu, baina hainbat urte beranduago, zaharretxean dagoela. Izan ere, ez du Printze Txikiaren istorioa ahaztu nahi eta, era berean, guk betiko gogoratzea nahi du.

Hegazkin pilotu batek istripua izan du, eta Saharako desertuan erori da. Matxura konpontzen ahalegintzen den bitartean, Printze Txikia agertuko da: irribarrea ahoan eta etengabe galderak egiten. Printze Txikia B-612 asteroidetik etorri da, eta planeta berri bat topatu nahi du bizitzeko. Pilotuak, abentura horretan lagunduko dio. Izaki eta pertsona harrigarriak aurkituko dituzte bidean, eta Printze Txikiak galderez josiko ditu.