Hasiera » Ekintzak » IDAZLEEKIN ELKARRIZKETAK
idazleekin

IDAZLEEKIN ELKARRIZKETAK

Ekintza: idazleekin elkarrizketak
Adina: 8 urtetik aurrera.
Gaia: idazleak

Ikastetxeek aukeratzen dute ikasgela bakoitzak irakurri eta landuko duen liburua. Beraz, ikastetxean liburu irakurri eta prestatu ondoren, ikasle horiek gure aretora hurbiltzen dira, bertan, aukeratutako liburuaren egilearekin elkarrizketa bat izateko.
Euskal haur eta gazte literaturako idazle esanguratsuenetakoen liburuak dituzte aukeratzeko. Horretarako, urtero, Euskal Idazleen Elkarteak idazle eta liburuen zerrenda argitaratzen du.