Hasiera » Ekintzak » IPUIN ANTZEZTUAK
ipuin_antzeztuak

IPUIN ANTZEZTUAK

Ekintza: Ipuin antzeztuak: MAMUEL
Adina: 2 urtetik aurrera.
Gaia: beldurrak

Karrika antzerki taldeak, 2-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin antzeztu ezberdin bat prestatzen dute urtero. Hainbat mundu zoragarri, koloretsu, magiko… irudikatzen dituzte urterik urte. Eta aurten, beldurren gaia landuko dute; umeek, lotara joateko orduan izaten dituzten beldurren errepresentazioa. Umorezko lana prestatu dute eta haurraren beldurrak pertsona heldu batean isladatuko dira. Haurrak beraien beldurrengandik aldentzeko objektuaren manipulazioaz eta magiaz baliatuko dira, musika atseginez lagunduta.

Iluntzen hasi da, lotara joateko ordua. Irrati esatariak behin eta berriz ohera joateko gonbidapena egin arren, Mamuelek beti egin behar bat aurkitzen du. Izarapeko mamuak zain ditu, baina askotan ez dira uste bezain beldurgarri. Gainera Mamuelek badaki jolasten eta jolasa da haiek uxatzeko modurik onena.