Hasiera » Ekintzak » Idazleekin elkarrizketak » CASTILLO SUAREZ GARCIA

CASTILLO SUAREZ GARCIA

Altsasu, 1976.

Euskal Filologian lizentziatu zen EHUn. Administrazioko langilea da ogibidez; euskara teknikaria da, hain zuzen ere.

Bere literatur lanari etorrita, poesia baizik ez du idatzi; horretaz gain, edo horren gainetik, hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote Iruñeko Udalak eta Arabako Foru aldundiak: Amodio galduak (1999), Bitaminak (2000), Iragarki merkeak (2000) eta Madarikazioa (2003); horitaz gain, orain arteko bere bildumarik osatuenak Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008) izan dira.