Hasiera » Ekintzak » Idazleekin elkarrizketak » LEIRE BILBAO BARRUETABEÑA

LEIRE BILBAO BARRUETABEÑA

Ondarroa, 1978.

Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua (Deustuko unibertsitatean). Bertso munduarekin lotura dauka gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai-jartzaile lanetan aritzen da.

Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa, hala nola, Euskadi Irratia, Deia, eta azken aldian, Berrian zutabegile.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria… Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan, eta han-hemenka beste lan batzuk ere baditu argitaratuak.

Scanner poesia liburua eman zuen argitara 2011an Susa argitaletxearen eskutik. Orduztik hona hainbat liburu argitaratu ditu haur literatura alorrean.