Hasiera » Irakur gida » AURRETIK, ONDOREN
ttarttalo aurretik ondoren

AURRETIK, ONDOREN

Argitaletxea: Ttarttalo
Argitalpen urtea: 2014
Sailkapena: Album ilustratua
Egilea: Anne-Margot Ramstein
Ilustratzailea: Matthias Aregui
Itzultzailea: Ttarttalo argitaletxea
Adina: 2 urtetik aurrera
Orrialdeak: 160
Salneurria: 16€

Bizitzan dena aldatzen da, etengabe… Esaldi honek laburbiltzen du ilustrazio sinple
bezain ederrez hornitutako liburu honetan lantzen den gaia: denborak eragiten dituen
aldaketak. Beldarra tximeleta bihurtzen da; harri batetik eskultura bat sortzen; ardiaren
ilea artil bihurtzen da; txita txikia, beltxarga; egunaren ondoren gaua dator, eta gauaren
ondotik, eguna… Orriz orri, irudiz irudi, bidaia poetiko bat proposatzen digu, bizitzari
eta denborari buruzko galderak, pentsamendu edota sentsazio desberdinak eraginez.
Adin guztietako irakurleak liluratuta utziko dituen testurik gabeko album grafikoa.