Hasiera » Irakur gida » BIRIBIL BELDURGARRIA
biribil beldurgarria

BIRIBIL BELDURGARRIA

Argitaletxea: Mezulari
Argitalpen urtea: 2015
Sailkapena: Beldurraren gaztelua
Egilea: Alessandro Gatti
Ilustratzailea: Edwin Rhemrev
Itzultzailea: Aitor Arana
Adina: 10 urtetik aurrera
Orrialdeak: 96
Salneurria: 9.95€

Ene adiskide maite dohakabeak: Has zaitezte dardaraka, Beldurraren Gazteluan hotzikara jaun eta jabe da eta!

Susie eta Peter onartu beharrean daude gurasoek erosi duten etxe berria benetan sinestezina dela, euren gela oso handia dela eta lorategia zoragarria. Baina, bat-batean, ganbaran zarata arraroak sortu dira… Haizea ote da, kanpoan etengabe indartsu jotzen baitu? Edo piztiaren bat ote da? Gau batean zarata handi batek bi neba-arrebak esnatuko ditu. Begiak irekitzean, euren oheen gaineko sabaian atetxo bat ikusiko dute. Bai bitxia! Ez dute uste gelan sartzean han zegoenik…