Hasiera » Irakur gida » ESKERRIK ASKO!
Liburu gomendagarria
9788416226115

ESKERRIK ASKO!

Argitaletxea: Fragatina
Argitalpen urtea: 2014
Sailkapena: Lo Mullarero
Egilea: Charo Pita
Ilustratzailea: Anuska Allepuz
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Adina: 4 urtetik aurrera
Salneurria: 14.50€

Lan honetan, biloba batek hainbat galdera ditu amonari egiteko, eta hark ez du erantzunik. Izan ere, ez da beharrezkoa dena jakitea, dena ulertzea, dena aztertzea; askotan nahikoa da gozatzea, bizitzea eta, batez ere, eskertzea. Ipuin benetan ederra da Eskerrik asko!, isiltasunez betea. Narrazioa kolorez betetzen da Anuskaren ilustrazio delikatuekin, eta testua zabaldu egiten da eta isilik egotera eta sentitzera gonbidatzen gaitu. Eta eskerrak ematera inguruan ditugun gauza ederrengatik, zeinak askotan, ohituraren ohituraz, oharkabean joaten zaizkigun.