Hasiera » Irakur gida » EUSKAL HERRIKO HISTORIA ILUSTRATUA 2. NAFARROAKO ERRESUMA: AMETSETATIK KONSKISTARA
euskal herriko historia ilustratua 2

EUSKAL HERRIKO HISTORIA ILUSTRATUA 2. NAFARROAKO ERRESUMA: AMETSETATIK KONSKISTARA

Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen urtea: 2015
Sailkapena: Amaiur
Egilea: Joseba Asiron
Ilustratzailea: Martin Altzueta
Adina: 12 urtetik aurrera
Orrialdeak: 120
Salneurria: 19.00€

Nolakoa izan zen euskal Estatuari sortze-unea, Eneko Aritza errege bihurtu zutenekoa? Zertarako erabili zen egiazki Leireko monastegiko kripta? Nola bizi ziren Arrada herri gotortuko biztanleak eraitsia izan zen arte? Nolakoa zen gaztelauen setioaren aurrean Gasteiz defendatu zuen Martin Ttipia? Historiografia ofizialak Navas de Tolosako guduari buruz kontatzen digunaz haraindi, zer gertatu zen benetan? Gure historia ilustratuaren bigarren liburuki honek Nafarroako erresuma independentearen lehen urteetako ilusioa islatu nahi izan du, barne-gatazkek (herentziek, banderizoek…) eta, batik bat, gure auzoen neurriz kanpoko grina menderatzaileek emeki-emeki eten zuten artekoa. Alde guztietatik marraskatuta, mundua liluratzera iritsi ez zen ametsaren kontakizuna da hau.