Hasiera » Irakur gida » HUTSEGITEEN DENBORA
hutsegiteen

HUTSEGITEEN DENBORA

Argitaletxea: Igela
Egilea: Mohamed Xukri
Itzultzailea: Arantzazu Royo
Adina: 16 urtetik aurrera
Orrialdeak: 210
Salneurria: 12€

Mohamed Xukriren Ogi hutsari estimazioa egin zionak nekez utziko du pasatzen Hutsegite garaian murgiltzeko aukera. Han bere haurtzaro gogorra baldin bazuen kontagai, nerabezaroa nolakoa izan zen agertuko digu orain.

Trilogiako lehen liburuaren bukaeran hain ume ez zen umea –hogei urte betetzerako kaleko bizimodua, gaueko lana eta kartzela ezagutu eta gero– hasia zen garbi ikusten askatasuna lortuko bazuen eskolara hasi, eta arabieraz irakurtzen eta idazten ikasi beharko zuela. Ez zen bide erraza. Ez zuen aise aurkitu hogei urte beteak izanik bera baino askoz umeagoak zirenekin batera ikasteko aukera emango zion maisurik, haiek baino askoz atzeratuagoa baitzebilen eskolan –ez kalean– ikasten diren ikasgaietan.

Isuri naturalez marginaziora bultzatzen zuen gizarteari aurre eginez heldu beharko dio bide latzari, berak izan nahi zuena izatera iristeko: gizaki libre eta idazle.