Hasiera » Irakur gida » IGELA ETA ARROTZA
igela eta arrotza

IGELA ETA ARROTZA

Argitaletxea: Ttarttalo
Sailkapena: Igela
Egilea: Max Velthuijs
Ilustratzailea: Max Velthuijs
Itzultzailea: Patxi Elizegi Sarasola
Adina: 4 urtetik aurrera
Orrialdeak: 39
Salneurria: 9€

Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko
pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak.
50 hizkuntzatara itzuli da bilduma hau, kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak
uztartzen dituena: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, autoestimua, integrazioa…
Edizio gaurkotu honekin egungo haurren eskuetan jarri nahi ditugu Igelaren eta haren
lagunen abentura eder eta hunkigarriak, umorez eta jakintzaz beteak.
Arrotz bat iritsi da basora eta Igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez,
Arratoia zikina eta lapurra da, baina Igela ez dago hain seguru: ezagutu egin nahiko du
Arratoia, eta adiskide bihurtuko dira biak. Basoko gainerakoek begi txarrez begiratzen
diote oraindik Arratoiari, baina honek larritasunetik salbatzen dituenean aldatuko dute
iritzia.