Hasiera » Irakur gida » MAITE-MAITE ILE-APAINDEGIA
Liburu gomendagarria
MAITE-MATE AZALA.indd

MAITE-MAITE ILE-APAINDEGIA

Argitaletxea: Elkar
Sailkapena: Taupadak
Egilea: Marie-Aude Murail
Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar
Adina: 12 urtetik aurrera
Orrialdeak: 236
Salneurria: 17.75€

Louisek astebetez praktikak egin behar ditu, bere adineko ikasle guztiek bezala. Ezta ideiarik ere non. Ez zaio eskola gustatzen eta ez du bere burua ezertan trebea ikusten. “Nire ile-apaintzaileak praktiketarako ikasleak hartzen ditu”, bururatu zaio amonari. “Hori porrot egin dutenentzat da, analfabetoentzat”, dio Louisen aitak. Zirujaua da. Louis, azkenean, Maite-Maite ile-apaindegian hasiko da praktikak egiten. Berehala konturatu da astebete baino gehiago geratu nahi duela, aita kontra izan arren.