Hasiera » Irakur gida » ORKESTRA HEGLADIA
OrkestraAZALA.indd

ORKESTRA HEGLADIA

Argitaletxea: Elkar
Sailkapena: Xaguxar 193
Egilea: Harkatiz Cano Jauregi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena Eritze
Adina: 10 urtetik aurrera
Orrialdeak: 108
Salneurria: 10.6€

Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak