Ume eta gaztetxoen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea du helburu Haur Literatura Aretoak. Adin bakoitzera moldatuz, formatu ezberdinetako ekintzak martxan jartzen ditugu: ipuin antzeztuak, ipuin kontaketak, antzerkiak, idazleekin elkarrizketak, erakusketa girotuak eta liburu erraldoiak, besteak beste. Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan irakasle, ikasle zein gurasoentzat tresna erabilgarria izaten dena.