Berbaro Elkartea sortu zenetik euskararen suspertze lanetan dihardu, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako espazioak sortuz.
Honela bada, Haur eta Gazte Arloan landu den espazio garrantzitsuenetako bat Haur Literatura Aretoa izan da.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea, orokorrean, eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, Ipuin antzeztuak, Ipuin kontalariak, Antzerkia, Liburu erraldoia, Idazleekin elkarrizketak eta Erakusketa girotua bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.
Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen liburuxka bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan irakasle, ikasle zein gurasoentzat tresna erabilgarria izaten dena.

Hauek dira Haur Literatura Aretoko helbururik garrantzitsuenak:
• Durangoko haur eta gazteen artean euskararen erabilera eta euskal literaturaren hedapena bultzatu.
• Gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea eta euskal literaturarako ohituretan bideratzea.
• Durangaldeko 3-10 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu aktiboan hurbilarazi.
• Haurrak ipuinen magian barneratu eta euskaraz irakurtzeko gogoa piztu.
• Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak sortzen duen interesetik abiatuz, bilduma berriak eta gomendagarriak ume, guraso zein irakasleei hurbilarazi.
• Irakurketa eta idazketari begira umeek dituzten galderei erantzuna eman: liburu bat nola egiten den, ilustrazioa, idazlearen eta argitaletxearen lana….
• Teknologia berriak literatura munduan duten erabilgarritasuna ezagutu.

Sare sozialak

facebook
twitter
youtube
rss
flickr

Jarri gurekin kontaktuan

  1. Izena *
    * Mesedez zure izena idatzi
  2. Helbide elektronikoa *
    * Idatzi helbide elektroniko zuzen bat mesedez
  3. Mezua *
    * Idatzi mezua mesedez